lunes, 15 de febrero de 2016

CURRICULUMAREN XEDAPEN OROKORRAK

Mezu honetan zehar, Haur Hezkuntzako curriculumari buruz hitz egingo dut. Horretarako, Heziberri curriculum ofizialeko artikulu zati batzuk hartu eta nire txikitako bizipenekin lotuko ditut, edo loturaren bat bilatzen saiatuko naiz.

Haur Hezkuntza borondatezkoa da, eta sei ikasturteko iraupena du, bi ziklotan banatuta: zero urtetik hiru urtera bitartekoa da lehen zikloa, eta hiru urtetik sei urtera bitartekoa bigarrena. 

Esaldi honek dioenari jarraituz eta gogoratzen dudanaren arabera, haur guztiak ez ginen batera hasi eskolan. Batzuk, 2 urterekin hasi ginen "eskola txikia" izeneko gelan, edo beste era batera esanda, haurtzaindegian. Beste batzuk ordea, lehen zikloan hasi ziren, hiru urte ingururekin.


Familiekin lankidetzan jardunda, haurraren garapen osoa landu behar da, haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari eta heziketari erreparatuta, haurraren eskubideak babestuz eta haren potentzialtasun guztiak garatuz.

Lehenik eta behin, esan beharra daukat gurasoen laguntza eta parte hartzea ezinbestekotzat jotzen dudala haurren ikasketak hobetzeko eta errazteko. Haur Hezkuntzan batez ere, gurasoekin oso erlazio estua dutelako eta erlazio hori ikasketarako baliatzea aberasgarria dela iruditzen zaidalako. 

Gainera, gurasoek ahal duten guztietan eta aukera ematen zaienetan laguntzen dutela esango nuke. Inauterietan esaterako, emanaldi bat egiten dute urtero, eta gurasoek haurren mozorroak egiten laguntzen dute; baita San Tomas egunean ere, baserritar jantzia janzten diete. Baina ez jaialdietarako barrik, etxeko lanetan laguntzea ere komenigarria da,


Haur Hezkuntzako etaparen xedea da ikasleak akuilatzea, bizitzako gainerako etapetan lantzen jarraituko duten oinarrizko konpetentziak –zeharkakoak nahiz espezifikoak– garatzen has daitezen.

Haur Hezkuntzan oinarrizko ezagutzak barneratzen hasten dira pixkanaka, etorkizunerako baliagarriak izango direlako eta lana errazteko asmotan. Komenigarria da txikitatik haurrak estimulatzen joatea, pixkanaka ohitzen joateko. Gainera, haurrei era egoki batean eta lasaitasun handiz esplikatzen bazaizkie gauzak, gauza mordoa ikasteko gai dira. 

ESALDIEN HAUSNARKETA

Mezu honetan zehar, klase orduan irakurri eta landu genituen esaldi batzuen inguruan jardungo dugu, hezkuntzarekin zerikusia dutenak. Horretarako, bikoteka jarri ginen eta bakoitzari esaldi bana eman zigun. Esaldi hori irakurri, hausnartu eta esaldi horrek sorrarazten ziguna azaldu genien gelakideei. Hurrengoa da guri tokatu zitzaiuna:

______________________________________

Horrez gain, beste hainbat esaldi interesgarri aurkeztuko dizkizuet jarraian, haiek esaten dutenak pentsarazi egin didatelako.

LA EDUCACIÓN, EMPIEZA CON LA VIDA Y NO ACABA SINO CON LA MUERTE (José Martí).
Bertan hau esaten du: hezkuntza bizitzarekin batera hasten da, baina ez da amaitzen hilotzaren ordu arte. Esaldi honekin guztiz bat nator, jaiotzan zaren une beretik hasten zara gauza berriak ikasten: arnasa hartzen, mugitzen, negar egiten... Gaitasun hauek bizitzan zehar, pixkanaka-pixkanaka, garatuz joaten dira eta abizelia eta jakintza berriak garatzen ditugu.

Gaztetatik, kastetxeetan jakintza asko barneratzen ditugu. Baina hziketa ez da eskola, institugu eta unibertsitate garaian soilik ematen, handik kanpora ere gertatzen da. Beraz, argi dago bizitza aurrera joan ahala gauza barriak ikasten ditugula, dela esperientziagatik dela beste edozein arrazoigatik; eta horretarako prest egon behar gara.

LA EDUCACIÓN NO ES LA RESPUESTA A LA PREGUNTA. LA EDUCACIÓN ES EL MEDIO PARA ENCONTRAR LA RESPUESTA A TODAS LAS PREGUNTAS (William Allin).
Esaldiak hau eaten du: hezkuntza ez da galderaren erantzuna, hezkuntza galdera guztien erantzuna bilatzeko bidea da. Esaldi hau aukeratu dut esaten duenarekin bat natorrelako. Heziketa bat jasotzen duzunean, gauza ezberdin mordoa barneratzen duzu, ez gauza bat soilik. Ikasitako horrek 

Heziketa horren bitartez, 


DIME Y LO OLVIDO, ENSÉÑAME Y LO RECUERDO, INVOLÚCRAME Y LO APRENDO (Benjamin Kranklin).


UN MAESTRO ES UNA BRÚJULA QUE ACTIVA LOS IMANES DE LA CURIOSIDAD, EL CONOCIMIENTO Y SABIDURÍA EN LOS ALUMNOS (Ever Garrison)

jueves, 11 de febrero de 2016

ARGAZKIEN HAUSNARKETA

Gaurkoan, joan den ostiraleko klasean zehar landu genituen gaien inguruko mezu bat argitaratzea eskatu zaigu. Klasearen hasieran, eskolan ematen diren curriculum motak landu genituen, lau hain zuzen ere:

  • Curriculum ofiziala: paperean idatzita datorrena da, gobernutik adostua datorrena.
  • Curriculum ezkutua: zeharka lantzen diren gaiak dira, taldelana esaterako.
  • Curriculum erreala: kurtsoan zehar lantzen dena.
  • Curriculum nuloa: lantzen ez diren gaiak dira, heriotza eta sexualitatea besteak beste.
Curriculum motak aztertu ondoren, argazkiak aztertzeari ekin genion; baina beti ere, hezkuntzaren ikuspuntuari lotuta. Hasieran, denok batera landu genituen, baina gero talde txiki batzuetan bildu ginen hausnarketarekin jarraitzeko. Azkenik, taldeko hausnarketa horiek gelaren aurrean aurkeztu genituen, argazkien inguruko gure ikuspuntua gelakideekin konpartitzeko.

Argazki ugari landu genituen, baina jarraian adibide batzuk ipiniko ditut egindakoa hobeto ulertu dezazuen. Hauek dira niretzat interesgarrienak iruditu zitzaizkidan argazkiak eta haien inguruko hausnarketak:



Argazki honetan hainbat animalia ageri dira: katua, elefantea, txoria, arraina, tximinoa... Eta irakasleak ondorengoa esaten du: ebaluazioa justua izan dadin, denek proba berdina pasa behar duzue, zuhaitz horretara igo. Beraz, argazkian ikus daitekeen bezala proba hori burutzeko denek ez dituzte kondizio eta gaitasun berdinak.

Nire iritziz, berdina gertatzen da hezkuntzan. Ikasle guztien gaitasun eta ikasketa maila ezberdina izaten da, bakoitzak bere denbora behar du gauza jakin batzuk jorratzeko. Hau da, arlo batzuetan besteetan baino hobeto arituko dira, denak maila desberdinetan. Eta azken finean, eskolan hori ez da kontuan hartzen, denei maila berdina exijitzen bait zaie.


Bigarren argazki hau oso interesgarria eta aipagarria iruditu zait. Bertan esaten du pentsatzen erakusten digun heziketa sistema bat ezarri behar dela, eta ez soilik esandakoa betetzen. Askotan, gaur egun ezarrita dagoen hezkuntzarekin ikasleek esaten diotena egiten dute soilik, ez dute euren kabuz pentsatzen.

Horrela, azken finean, pertsona bakoitzak bere nortasuna galduko du eta ez du bere kabuz erabakirik hartzen jakingo. Egoera hau baliagarria izan daiteke zenbait pertsonentzat, haien egiten dutena ez dutelako zalantzan jarriko eta beraiek egindakoa errespetatuko dutelako. Azken finean, hezkuntza sistema horrek manipulaziora eramango gaitu.

Beraz, argazkian esaten den bezala, haurrei pentsatzen irakatsi behar zaie. Era horretan, iritzi propio bat garatzen lagunduko dieta eta baita erabaki propioak hartzen ere, inolako manipulaziorik jaso gabe.


Argazkian ondorengoa esaten du: "maisu, nola nahi duzu zure irakasgaia gustuko izatea zuri ez bazaitugu gu gustatzen?". Bertan esaten dena oso interesgarria iruditu zait, bat natorrelako bertan esaten denarekin. Nire iritziz, irakaslearen eta ikasleen arteko harremanak ona izan behar du, haien artean ondo ulertzeko eta klaseetan etekin hobea ateratzeko.

Hori Haur Hezkuntzan da beharrezkoa batez ere. Haurrak haien gurasoengandik banantzen dira lehen aldiz eta haiekin duten atxikimendu hori irakasleak betetzen du. Irakasleak haurrak ulertu behar ditu, haiekin erlazio egoki bat izan eta ahal den guztietan aholkatu eta lagundu, haurraren garapena ahalik eta hoberena izateko.

viernes, 5 de febrero de 2016

ARGAZKI ELKARRIZKETA

Atal honetan, eskola bizipenei buruzko hausnarketa bat egitea planteatu zaigu, gaur egun dugun maisu-maistra identitatearen eraikuntzan eragina izaten duelako. Horretarako, Haur Hezkuntzan ikasten genueneko argazkiak edo garai hartan egiten genituen jarduerak gogoratzen dizkigun argazkiak hartu eta hausnartu ditugu. Horretarako ondorengo bi galdera hauek erantzun behar izan ditugu:

  1. Zeintzuk dira nire haur hezkuntza etapa konfiguratzen dituzten argazkiak?
  2. Nola eragin dit orain dudan maisu-maistra irudia sortzen?

1. ARGAZKIA:


Lehenengo argazki honetan, Haur Hezkuntzako 2. mailako gelako ikasleak ageri gara. Denak bi ilaratan gaude kokatuak, bata bestearen ondoan. Horrek, ikasleen arteko errespetua erakusten du. Horrez gain, haien ondoan irakaslea dago eserita, ikasle eta irakaslearen arteko harreman ona adieraziz. 

Horrez gain, irudiaren atzealdean jostailuzko etxe bat ageri da. Gogoratzen dudanaren arabera, bertan aritzen ginen jolasean, egitazko etxe bat balitz bezala. Jolasean, haurrek haien gorputza garatzeko aukera izaten dute, garapen psikomotorra habian jartzen da. Jarduera hori oso garrantzitsua da haurrek etorkizuneko oinarriak finkatzen bait dira haurren lehenengo urteetan.

Beraz, argazki honetatik maistra irudiaren inguruan atera dudan ideia nagusia da irakasleak ikasleen maila berean egoten saiatu behar duela. Hartara, haurrek jarrera baikorragoa izango dute eta egoera berriei aurre egiteko iniziatiba handiagoa izango dute.

2. ARGAZKIA:


Bigarren argazki honetan plastilinarekin egindako bi irudi ageri dira: hortzak garbitzeko eskuila eta xaboia. Argazki honen bitartez haur hezkuntzan egiten genituen irudi ezberdinak adierazi nahi izan ditut. Txikitan, asko gustatzen zitzaidan plastilinarekin jolastea, hainbat kolore erabiliz forma ezberdinak irudikatzea.

Horrek jolas sinbolikora bultzatzen gaitu, objektu batzuekin errealitateko beste gauza edo egoera ezberdinak errepresentatzea. Jolas sinbolikoa adin honetan ezinbestekoa da, haurren adimena eta sormena garatzen laguntzen bait du.

Beti ere, egiten dituzten edonolako jardueretan irakasleren bat zaintzan egotea komeni da, ezustekoen edo arazoren bat baldin badago lagundu ahal izateko.

3. ARGAZKIA:



Hirugarren argazki honetan, Donostiako danborrada eguneko aitzakiarekin, tamborra jotzen ageri gara. Arropari dagokionean, denak berdin jantzita gaude: niki txuri bat, galtza ilunak, txapela eta danborra.

Txapela, guk egin genuen gelan. Kartulina txuri bat eman ziguten tenedore eta kutxararen formekin. Guk tarte horiek urdinez margotu behar izan genituen; hartara, gure marrazketarako gaitasunak garatuz.

Beraz, irakasle moduan atera dezakedan ideia nagusia da haurrentzat baliagarria dela euskal kultura ezagutzea eta lantzea, damnorradaren kasuan ikus daitekeen bezala. 

4. ARGAZKIA:



Laugarren argazki honetan pegatina txikiak ageri dira, kolore eta forma ezberdinetakoak. Honekin, Haur Hezkuntzan zehar erabiltzen genituen gometxak errepresentatu nahi izan ditut, orain aipatu bezala, kolore, tamaina eta forma ezberdinetako gometxak.

Honek ere haurren imajinazioa eta sormena garatzen laguntzen du. Baina horrez gain, forma geometrikoen izenak ikasten joaten dira pixkanaka-pixkanaka: karratuak, borobilak, triangeluak... Beraz, honek irakasle moduan dudan irudiarekiko egiten didan ekarpena da, jolastuz haurrek gauza asko ikasten dituztela. Era honen bitartez, gauzak errazago barneratzen dituzte, iniziatiba handiagoa izaten dute.

5. eta 6. ARGAZKIAK:





Irudi honetan ikus daitekeen bezalaxe, inauteri garaia da. Eskola garaian, urtero inauteriak ospatzen dituzte, maila guztietan: Haur Hezkuntzako lehen mailatik DBHko azken mailara arte. Ostiralean ospatzen da eta emanaldiak egiten dituzte egun osoan zehar: goizean DBHko ikasleek eta arratsaldean gazteenek.

Mozorroak egiteko orduan, ezinbestekoa izaten da gurasoen papera. Jantziaren zati errazenak ikasleek egiten dituzte gelan, bigarren argazkiko tiranteen eta sudurren kasuan bezalaxe, irakasleen laguntzarekin beti ere. Arropari dagokionean, hor sartzen da gurasoen papera, haiek laguntzen diete etxean jantziak aukeratzen.

Emanaldi hauek antolatzeaz irakasleak arduratzen dira. Haurrentzat oso baliagarriak izaten dira dantzak eta antzezlanak egiterakoan erritmoa eta gorputzaren mugimenduak lantzen dituztelako.

7. ARGAZKIA:



Zazpigarren argazki honetan hartz panpina bat ikus dezakegu. Panpina hau nire txikitako panpina den arren, adierazi nahi izan dudana txikitan etxera eramaten genuen panpinarena da. HH5. mailan, astero ikasle batek etxera eramaten zuen, astebukaera berekin pasatzeko. Nire kasuan, tximino txiki bat zen, beso luzekoa, eskuak lotuz zintzilika eraman genezakeena.

Argazki hau aberasgarria iruditu zait, jarduera honen bitartez, ikasleen erantzukizuna asko lantzen delako. Panpina ostiralean etxera eraman behar izaten dute zaintzeko, eta astelehenean berriz bueltan itzuli, ahaztu gabe. Azken finean, nire iritziz irakasleek sustatu nahi dutena da haurren ardura da, etorkizun batean norbait zaindu behar badute pixkanaka ohitura hor lantzen hasteko.

8. ARGAZKIA:



Zortzigarren irudi honetan ikus daitekeen bezalaxe, San Tomas jaia ospatzen ari gara eskolan. urtero bezalaxe. Horretarako, baserritar jantzia janzten dugu eta azoka bat prestatzen dute eskolan bertan: baratzeko jakiekin, ahuntzak, oiloak, untxiak... Azoka ikusi ondoren, emanaldi bat izaten da eta bertan gabonetako abestiak kantatzen ditugu, laster izaten bait dira gabonak.

Beraz, irakasleei buruzko irudiari lotuta, oso garrantzitsua izaten da beraien lana dena antolatzen dutelako. Baina horrez gain, aurreko argazkiren batean aipatu dudan moduan, haurrei euskal kultura transmititzen diete: antzina nola janzten ziren, euskal gabon kantak, euskal ohiturak...

9. eta 10. ARGAZKIAK:





Azkeneko bi argazki hauetan, bederatzigarrenean eta hamargarrenean, txikitan egiten genituen irudiak ikus ditzakegu. Lehen argazkia kurtsoan egiten genituen marrazkien bilduma da. Hiruhilabetea amaitzean, denbora horretan zehar egindako marrazkiak koaderno batean biltzen zituzten irakasleek eta etxera eramaten genituen gurasoek ikus zitzaten eta nahi zuenak oroitzapen moduan gordetzeko.

Bigarren argazkian gu ageri gara aurrean, baina batez ere atzeko paretean dauden argazkietan zentratuko naiz oraingoan. Bertan, klaseetan zehar egiten genituen marrazkiak ageri dira. Irakasleak, Ana izenekoak, paretean ipintzen zituen. Horrela, gelan nolabaiteko goxotasuna transmititzen da, gela erakargarriagoa egiten da eta haurren jarrera ere positiboagoa bihurtuko da.

lunes, 1 de febrero de 2016

¿QUIÉN SOY YO?

Hola a todos:

Yo soy Iratxe Oiartzabal Ugalde y estoy estudiando en la facultad de Magisterio de Donostia, el grado de Educación Infantil. El objetivo de este Blog es reunir la información de lo que vayamos trabajando en la asignatura de las TIC, publicando lo que vayamos haciendo cada día. 

Espero que el Blog sea de vuestro agrado!