Gaurkoan, joan den ostiraleko klasean zehar landu genituen gaien inguruko mezu bat argitaratzea eskatu zaigu. Klasearen hasieran, eskolan ematen diren curriculum motak landu genituen, lau hain zuzen ere:
- Curriculum ofiziala: paperean idatzita datorrena da, gobernutik adostua datorrena.
- Curriculum ezkutua: zeharka lantzen diren gaiak dira, taldelana esaterako.
- Curriculum erreala: kurtsoan zehar lantzen dena.
- Curriculum nuloa: lantzen ez diren gaiak dira, heriotza eta sexualitatea besteak beste.
Curriculum motak aztertu ondoren, argazkiak aztertzeari ekin genion; baina beti ere, hezkuntzaren ikuspuntuari lotuta. Hasieran, denok batera landu genituen, baina gero talde txiki batzuetan bildu ginen hausnarketarekin jarraitzeko. Azkenik, taldeko hausnarketa horiek gelaren aurrean aurkeztu genituen, argazkien inguruko gure ikuspuntua gelakideekin konpartitzeko.
Argazki ugari landu genituen, baina jarraian adibide batzuk ipiniko ditut egindakoa hobeto ulertu dezazuen. Hauek dira niretzat interesgarrienak iruditu zitzaizkidan argazkiak eta haien inguruko hausnarketak:
Argazki honetan hainbat animalia ageri dira: katua, elefantea, txoria, arraina, tximinoa... Eta irakasleak ondorengoa esaten du: ebaluazioa justua izan dadin, denek proba berdina pasa behar duzue, zuhaitz horretara igo. Beraz, argazkian ikus daitekeen bezala proba hori burutzeko denek ez dituzte kondizio eta gaitasun berdinak.
Nire iritziz, berdina gertatzen da hezkuntzan. Ikasle guztien gaitasun eta ikasketa maila ezberdina izaten da, bakoitzak bere denbora behar du gauza jakin batzuk jorratzeko. Hau da, arlo batzuetan besteetan baino hobeto arituko dira, denak maila desberdinetan. Eta azken finean, eskolan hori ez da kontuan hartzen, denei maila berdina exijitzen bait zaie.
Bigarren argazki hau oso interesgarria eta aipagarria iruditu zait. Bertan esaten du pentsatzen erakusten digun heziketa sistema bat ezarri behar dela, eta ez soilik esandakoa betetzen. Askotan, gaur egun ezarrita dagoen hezkuntzarekin ikasleek esaten diotena egiten dute soilik, ez dute euren kabuz pentsatzen.
Horrela, azken finean, pertsona bakoitzak bere nortasuna galduko du eta ez du bere kabuz erabakirik hartzen jakingo. Egoera hau baliagarria izan daiteke zenbait pertsonentzat, haien egiten dutena ez dutelako zalantzan jarriko eta beraiek egindakoa errespetatuko dutelako. Azken finean, hezkuntza sistema horrek manipulaziora eramango gaitu.
Beraz, argazkian esaten den bezala, haurrei pentsatzen irakatsi behar zaie. Era horretan, iritzi propio bat garatzen lagunduko dieta eta baita erabaki propioak hartzen ere, inolako manipulaziorik jaso gabe.
Argazkian ondorengoa esaten du: "maisu, nola nahi duzu zure irakasgaia gustuko izatea zuri ez bazaitugu gu gustatzen?". Bertan esaten dena oso interesgarria iruditu zait, bat natorrelako bertan esaten denarekin. Nire iritziz, irakaslearen eta ikasleen arteko harremanak ona izan behar du, haien artean ondo ulertzeko eta klaseetan etekin hobea ateratzeko.
Hori Haur Hezkuntzan da beharrezkoa batez ere. Haurrak haien gurasoengandik banantzen dira lehen aldiz eta haiekin duten atxikimendu hori irakasleak betetzen du. Irakasleak haurrak ulertu behar ditu, haiekin erlazio egoki bat izan eta ahal den guztietan aholkatu eta lagundu, haurraren garapena ahalik eta hoberena izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario