Kaixo irakurle guztioi!
Ni Iratxe Oiartzabal Ugalde naiz, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan Haur Hezkuntzako Gradua ikasten ari den neska bat, lehenengo maila hain zuzen ere. Blog honen helburu nagusia bigarren lauhilabetean izan dugun Didaktika Orokorreko saioetan egiten genituen jardueren inguruko lanak, ikerketak eta hausnarketak zuekin konpartitzea izan da, bilduma antzeko bat eginez. Sarrera hau idatzi dut blog honi amaiera emateko, ikasturtea amaitzen ari delako. Horregatik, kurtso osoan landu dugunaren inguruko laburpentxo edo sintesi bat egingo dut ikasitako guztiaren ideia orokor bai izan dezazuen; eta bien bitartean, esteken bitartez lan guztiak ikusteko aukera izango duzue.
Blog honetako lehen sarrera, nire burua aurkezpenaz gain, argazki elkarrizketen ingurukoa da. Bertan, gure Haur Hezkuntzako etapan zehar ateratako argazkiak ekartzea proposatu zitzaigun, edota etapa hori gogora ekartzen zizkiguten elementuen argazkiak, garai hartako bizipenak gogora ekarriz. Esan beharra daukat etapa honen inguruko oroitzapen zoriontsuak ditudala, baita bertan izan nuen irakasleaz ere. Honek, pisu handia izan du gaur egun ikasten ari naizen gradua aukeratzerako orduan, baita etorkizunean irakasle lanak egiterakoan hartuko dudan jokabidean ere.
Bigarren sarreran, hezkuntzarekin zerikusia duten argazkien hausnarketa baten inguruan jardun nuen. Baina lehenik eta behin, gaur egun aurki ditzakegun curriculum motak zein diren aipatu nituen: curriculum ofiziala (gobernutik adostua datorrena), curriculum erreala (kurtsoan zehar lantzen dena), curriculum nuloa (lantzen ez diten gaiak) eta curriculum ezkutua (zeharka lantzen diren gaiak). Argazki hauek batez ere azken curriculum mota honen ingurukoak dira, curriculum ezkutuaren ingurukoak hain zuzen ere. Bertan ideia ezberdinen inguruan hitz egiten da, besteak beste sexismoa eta ikasleen berezitasun eza. Argi dago gizartean ematen diren egoerak eskola barruan ere ematen direla, azken batean, eskola gizartearen erreflexua baita. Beraz, irakasleok egoera kaltegarri hauek ebazten saiatu behar gara, gaur egungo egoera aldatu eta hobetzeko, haurrengan eragin handia izaten dutelako
Hirugarrengo sarreran hezkuntzaren inguruko hainbat esaldi hausnartu genituen, aurreko saioko argazkien jarduerari jarraipena emanez. Gehienek hezkuntzaren indar eta beharra azpimarratzen dute; bizitzan erabat beharrezkoak diren oinarriak ikastea ahalbidetzen baitu eta honi esker engainatuak ez izaten, bizikidetza egokia lortzea ahalbidetuz. Beraz, hau potentziatu eta hezkuntzan ematen diren akatsak zuzentzen ahalegindu behar gara, ez soilik irakasle eta hezkuntzan parte hartzen duten irakasleok, bazik eta gizarte osoak.
Laugarren sarrera egin ahal izateko, irakasleen formazioa eta irakaskuntza esanguratsua eta globalizazioaren inguruko hiru testu irakurri genituen: "Cajas de vida: paisajes que nos narran", "Cuando los prodesores escriben: sobre redes y aprendizaje" eta "La narrativa como texto experiencial: incluirse en el texto". Honen laburpena egiteko, lehenik taldeka bildu ginen eta testu bakoitzetik hamar ideia nagusi atera genituen, ondoren bakoitzak bere laburpena egiten laguntzeko asmoz. Testu hauetan, haurren aurre ezagutzetatik habiatuta irakatsi behar dela esaten dute, haien zalantzak argituz. Irakasleak ikasleen paperean jartzea gomendatzen dute, egunerokotasunean ematen diren gaiak landuz, eta horretarako hainbat ikastaro egitea gomendatzen dute.
Bosgarren sarreran ikaskuntza esanguratsua eta globalizazioaren inguruan hitz egin dut, aurreko testuei jarraipena emanez. Gai hau lantzeko, taldeka bildu, testu bat (edo batzuk) irakurri eta haien inguruko aurkezpenak prestatu genituen. Aurkezpen horietatik ondorioztatu genuen, haurrek beraien ezagutzak esperientzietan oinarrituz modu errez edo aktiboago batean ikasten dutela, edo beste era batera esanda, haurren ikaskuntza esanguratsua dela. Ikaskuntza esanguratsuarekin lotuta globalizazioa aipatu beharra dago; egindako ikaskuntza berriak aurre ezagutzekin lotzen ikasten baitute eta esanahi berria ematen diete, behar izanez gero.
Seigarren sarreran, eta baita ondorengoetan ere, curriculum gaiaren inguruan jardun genuen, Heziberriren inguruan hain zuzen ere, hori baita Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dagoena. Lehenik eta behin, bertan agertzen diren hainbat artikulu irakurri genituen, eta ondoren, haurtzaroko esperientziekin loturak egin genituen. Hori gauzatu ahal izateko, Heziberriko artikuluen zati batzuk hartu eta garai hartan indarrean zegoen curriculuma eta oraingoa alderatu genituen, gure esperientzietan oinarrituta beti ere.
Zazpigarren sarrera egin ahal izateko, eta curriculumaren inguruan gehiago sakontzeko, bi artikulu irakurtzea eta laburpena egitea proposatu zitzaigun: "Curriculuma" (Jaume Serramona) eta "El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" (Acaso eta Nuere). Bertan curriculuma zer den definitzen dut, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuko helburu, metodologia, antolamendu, eduki, ebaluazio eta konpetentziak zehazten dituen dokumentu normatiboa. Horrez gain, beste hainbat ezaugarri azaltzen ditut, hala nola curriculum motak, oinarriak eta diseinua.
Zortzigarren sarreran, curriculumaren gaiari amaiera emate aldera, curriculumaren zehaztapen mailak zein diren aztertu genituen, eta haien arteko bereizketak egiteko taula bat osatu genuen haien ezaugarriekin, hala nola dokumentuen izena, arduradura eta baldintzatzaileak agertzen zirelarik. Bertan, curriculumaren lau mailak ageri dira: Oinarrizko Curriculum Diseinua (1. maila), Ikastetxeko Curriculum Proiektua (2. maila), Gelako Programazioa (3. maila) eta Banakako Egokitzapen Curricularra (4. maila).
Curriculum gaia alde batera utzita, bederatzigarren sarreran, metodologia ezberdinak lantzen hasi ginen, edo beste era batera esanda, irakaskuntza ikaskuntza prozesua behar bezala emateko aukera desberdinak. Lehenengo metodologia landu genuena diziplinarteko proiektuetan oinarritutako ikaskuntza izan zen. Horretarako, Donostiako ikastetxe batean landutako bi eredu erakutsi zizkiguten, metodologia hau hobeto ulertzeko asmoarekin. Haurren interes eta zalantzetatik abiatuta lan egiten da; era honetan, kooperazioa eta denon parte hartzea suspertuz.
Hamargarren sarreran beste metodologia bat jorratu genuen, txokoetan oinarritutako metodologia hain zuzen ere. Bertan, haurrak talde ezberdinetan banatzen dira eta talde bakoitza txoko batera joaten da, bakoitzean gai zehatz bat lantzen dutelarik. Era horretan, talde lana eta kooperazioa sustatzen da, jardunak funtzionatzeko beharrezkoa delako. Horregatik, metodologia hau oso aproposa da elkarlanean jarduten ikasten dutelako eta haurren integrazioa bultzatzen delako, bakoitzaren garapen erritmoa errespetatuz.
Hamaikagarren sarreran, bi metodologia hauek gehiago sakontzeaz gain, beste bi metodologia berri landu genituen, tailerrak eta Decrolyren metodologia hain zuzen ere. Horrez gain, lauen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak aztertu genituen, Didaktika Orokorreko blogeandauden irakurgaietan oinarrituz. Orokorrean, proiektu, txoko, tailer eta Decroly metodologiek globalizazio eta ikaskuntza esanguratsua kontzeptuekin bat egiten dute, ikasleen aktibotasunarekin bat etorriz.
Hamabigarren eta azken sarreran, kurtsoa agurtu eta ikasitako guztia praktikan jartzeko unitate didaktiko bat egitea planteatu zitzaigun. Nire taldeak, Xarmaint taldeak, udaberria gaiaren inguruko unitate didaktikoa egin genuen, lau urteko haurrekin lantzeko gai aproposa iruditu zitzaigulako eta horrez gain, egunerokotasunean oinarritutako ezagutzetatik abiatzeko aukera ematen duelako, ikaskuntza esanguratsua jorratuz. Lana gauzatu ahal izateko, fikziozko ikastalde batean kokatu genuen gure burua, non ikasle batek behar bereziak zituen, etorkina zelako ez hizkuntza ulertzen ez zuelako. Jarraian, unitate didaktikoa lantzeko metodologia; Heziberritik ateratako helburuak, edukiak eta konpetentziak; jarduerak; eta ebaluazioa nolakoak izango ziren azaldu genuen. Azkenik, unitate didaktikoari amaiera emateko, gure proposamena gelakideei aurkeztu genien.
Azken sarrera honekin nire blogari amaiera emango diot, nire helburu nagusia bete dudalako, kurtso honetan zehar Didaktika Orokorreko saioan egindako lanen laburpenak, azalpenak eta hausnarketak bildu eta zuekin konpartitzea. Gustuko izan dezazuela espero dut.
Agur eta beste bat arte!

No hay comentarios:
Publicar un comentario