viernes, 18 de marzo de 2016

TXOKOAK

      Gaurkoan, txokoak zer diren eta nola funtzionatzen duten ikasi dugu. Horretarako, hasieran galdera batzuk erantzun ditugu taldeka, eta ondoren, txokoen inguruko azalpen bat jaso dugu, gainerako galderak erantzun ahal izateko. Azkenik, jarduerarekin amaitzeko, txokoen eta Proiektuetan oinarritutako metodologien arteko berdintasunak aurkitu ditugu, baina hori hurrengo mezuan azalduko dizuet.

Txokoetan oinarritutako metodologia gauzatu ahal izateko, haurrak taldetan banatzen dira, horietan gauza edo gai jakin batzuk landuz eta kooperazioa bultzatuz, metodologia ezberdinak erabiliz. Beste era batera esanda, txokoen antolamendua haurren garapena bultzatzeko metodologia kooperatibo eta parte hartzailea da; zeinetan haurrak taldetan banatzen diren gai edo ezagutza espezifikoak landuz. Honek haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen du eta bakoitzaren berezitasun eta zailtasunak azalarazten ditu; hauetan esku hartzeko aukera emanez.

Txokoen beste ezaugarri batzuen artean, haurren interes eta zalantzak kontuan hartzen direla aurki dezakegu, aurrez dituzten ezagutzetatik abiatzen direlarik. Gainera, ikaslearen inplikazio maila handiak metodologia dinamikoa bihurtzen du eta oso eraginkorra dela frogatu ahal izan da, mekanikoa bihurtzen ez den arte. Hona hemen txokoen antolakuntzak bete beharreko helburu nagusiak:

- Jolasaren bidez sormena bultzatzea.
- Askatasun eta autonomia pertsonala garatzea.
- Elkarbizitzako eta berdintasunezko giza- balioak bultzatzea.
- Jakin- mina eta esperimentaziorako ahalmena sustatzea.

Lan modularrerako behaketa egitera joan ginenean, metodologia mota hau ikusteko aukera izan genuen. Gela lau txokotan banatuta zegoen: jolas txokoa, etxe txokoa, margotegia eta lan txokoa. Bertan lan egiteko, irakasleak aurrez prestatzen zituen taldeak, 5-6 pertsonako taldeak, eta kurtso osoan ez ziren aldatzen. Horrela, egunean bi alditan erabiltzen zituzten txoko hauek; lehenengoa, jolastokira joan aurretik, eta bigarrena, berriz, bertatik itzuli ondoren. Saioak 45 minutu ingurukoak izaten ziren, nahiz eta denboralizazioa egoeraren arabera molda zezaketez, luzatuz zein laburtuz. Zirkulazioari dagokionean, makinistak aukeratzen zuen talde bakoitza zein txokotara joango zen, eta egunean bi txoko ezberdinetatik igarotzen ziren.

Materialari dagokionean, txoko bakoitzean material ezberdina zegoen, bertako ezaugarrietara moldatua. Jolas txokoan, puzzleak eta eraikuntzarako piezak ziren nagusi. Etxe txokoak, joku sinbolikoa eta rol ezberdinak lantzeko materialak zeuden, hala nola jostailuzko sukaldea, erratza, ohea, zapiak, autoak eta panpinak. Margotegi txokoan, marrazketarako materiala zen nagusi: rotulkiak, tamaina ezberdinetako paperak, tenperak, kaballetea eta marrazkiak zintzilikatu ahal izateko pintzak eta zeloa. Azkenik, lan txokoan, irakurketa eta idazkea lantzea zutenez helburu, jarduera fitxak, liburuak, ordenagailua, margoak, arkatzak eta borragomak.


Irakaslearen eginkizunekin jarraituz, ezberdina izan zen txokoaren arabera. Parte hartze aktiboagoa izan zuen lan txokoan eta jolas txokoan, bertan haurrek jardueretarako laguntza gehiago behar zutelako. Bestalde, margotegian eta etxe txokoan haurrek askatasun handiagoa zutenez jardueretarako, irakaslearen arte hartzea baxuagoa izan zen.

Honengatik guztiarengatik, metodologia hau haurren garapena osotasunean bultzatzeko oso aproposa dela deritzot eta haurrei elkarlanean jarduten erakusteko ere balio du; zeina gero eta garrantzitsuagoa den gaur egun. Gainera, haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen du eta taldean jarduten dutenez, ikasle bakoitzaren behar edo berezitasunak erraztasun handiagoz antzeman daitezke.



PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Saio honetan zehar proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren inguruan jardun dugu. Horretarako, lehenik, hiruko talde txikitan bildu gara eta bi galdera erantzun ditugu, proiektuen inguruan beti ere. Ondoren, metodologia hau hobeto ulertzeko, bi Power Point erakutsi dizkigute. Ondorengoa da proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren inguruan ikasi duguna:

Hasteko, proiektuen metodologiaren inguruan zer genekien galdetu digute. Gai konkretuak lantzeko erabiltzen den metodo konstruktibista bat da; praktika, kooperatibismoa eta parte hartzea bultzatzen dena. Oinarria ikaskuntza esanguratsua eta globalizatua da eta irakasleak haurrak behatu eta gidatu behar ditu, beste irakasleekin koordinatuz.

Ikaskuntza mota hau hobeto ulertzeko bi adibide jarri zizkiguten, bata egutegiarena eta bestea futbolarena. Bertan, eskolako ikasleek egutegirik ez zutenez bat eraikitzea erabaki zuten, ikasleen aurre ezagutzetatik habiatuz. Horretarako, zekitenaren inguruan jardun zuten: hilabeteen izenak, urtaroak, kolore ezberdinak... Gainera, gelan kanpotarrak zituztenez, hazkuntza ezberdinetan idatzi zituzten hilabeteen izenak, aniztasunari erantzunez. Azkenik, etxera eraman zituzten egutegi hauek.

Beraz, argi ikus dezakegu metodologia honetan ikasleen interesetatik abiatutako gaiak lantzen direla, hauen eta gurasoen parte hartzea beharrezkoa izanik. Bai ikasleen eta baita irakasleen arteko koordinazioa ezinbestekoa da jarduerak gauzatu ahal izateko. Ikasleak mundu errealean moldatzeko prestatzen dituzte, gaur egungo gaiak lantzeko inolako arazorik izan gabe. Honako metodologia gauzatzeko ezaugarri hauek jarraitu behar dira:

·  Ikasleen eta irakasleen arteko harreman eta komunikazioa ongi antolatzea
·  Esperientzia transtimitzea, programari uko eginez
·  Imajinazioa lantzea

Kasu honetan, irakaslearen eginkizuna ikasleak gidatzea da, haiek dituzten ikuspuntuak garatuz eta ez ongi eta gaizki zer dagoen esanez. Landu beharreko gaiak ikasleen interesen arabera bideratuak daude. Irakasleak hartzen duen rola dinamikoa, motibatzailea, bultzatzailea… da. Ikasleak, aldiz, parte hartzaile aktiboak, hartzaileak, igorleak (ikaskideekin informazioa elkarbanatzean)... dira.











"Cajas de vida: paisajes que nos narran", "Cuando los profesores escriben: sobre redes y aprendizaje" eta "La narrativa como texto experiencial: incluirse en el texto"

Saio honetan zehar, hiru testu irakurri ditugu eta haien inguruko hausnarketa egin dugu taldeka. Lagungarria izan dadin, lehenik testu bakoitzetik hamar ideia nagusienak hartu ditugu, eta ondoren, testu moduan idatzi dugu, jarraian ikus dezakezuen bezala:

Lehenengo testua "Cajas de vida: paisajes que nos narran" izenekoa da. "Cajas de vida" hauetan haurrek bere bizipenen inguruko arrastoak jasotzen dituzte, hala nola . Honek, nork bere burua hobeto ezagutzea ahalbidetzen du, eta baita gelako kideak elkar hobeto ezagutzea ere. Era horretan, haurren bizipenetatik eta jakintzetatik habiatuta ikasten dute, hau da, ikaskuntza haurren interesetatik habiatzen da. 

Bizipen horietatik haurrak nola sentitzen diren jakiten du irakasleak, eta hortik habiatuz, adimen emozionala lantzen dute. Kontzeptu berriak lantzeaz gain, beldurrak gainditzen laguntzen diote elkarri. Haien kabuz pentsatzen ere ikasten dute. Metodologia honetan denak elkarrekin jarduten dutenez, inor ez da baztertuta geratzen, ikasleak modu berdinean ezagutuz eta denontzat interesa agertuz. 

Gainera, kutxa horiek etxera eramaten dituzte, familiekin erlazio sendoagoak sortuz. Horrela, pixkanaka elkarrekin batera jardunez, heltzen joaten dira.


Bigarren testua ren izena "Cuando los profesores escriben: sobre redes y aprendizaje" da, Ann Liebermanek eta Diane Woodek idatzitakoak. Bertan azaltzen dute irakasleen etengabeko prestakuntza modu teorikoan antolatzen dutela egunerokotasunean, geletan sortzen diren arazo eta beharrak kontuan hartu gabe. 

Hamarkadetan zehar ikasteko modu alternatiboak sortu dituzte, NWP esaterako ("Proyecto nacional de escritura). Bertan, teoria eta praktika uztartzen dira eta gelan aplikatzeko erabilgarria da. NWP-k hezkuntza, ikaskuntza eboluzio eta entsaio desberdinen prozesu bezala interpretatzen du , hezitzaileak protagonistatzat hartuz. Protagonistak bihurtu ahal izateko, ikastaroan estrategia ezberdinak erabiltzen dituzte, hala nola "la silla del autor", "grupos de escritura" eta "Demostraciones docentes". Bakoitzak bere gauzak konpartitzen ditu, eta ondoren, besteek komentarioak egiten dituzte.

Ikastaroa amaitzean, bertan parte hartutako irakasleek beraien eskoletan gainontzeko irakasleei modu horretan jarduten irakasten diete bere ezagutzak elkarbanatuz eta aplikatuz. Gainontzekoen kritikak onerako erabiltzen dituzte, hobetzen laguntzeko asmoz. Ikastaro hauetan, ikasle sentitzen dira berriz ere eta beraien lekuan jartzen ikasten dute, beraien lanak zuzentzen, irakasleek bizitakoa kontuan hartuz.

Azkenik, norbere lanak besteekin elkarbanatu eta publiko egiten dituzte, irakurtzea eta idaztea zer den hobeto ikasteko. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesu bukatugabetzat hartu dute.


Hirugarren testuan, bestalde, Anna Richert Ershlerrek idatzitako "La narrativa como texto experiencial: incluirse en el texto" izenekoa da. Lehenik eta behin esperientziaren eta ikasketaren arteko bereizketa egiten du, ez dira gauza bera; eta gainera, ikasketa ez da beti esperientziaren ostean etorri behar. Irakasle munduan hartu behar diren erabakiak berdinak izango direla azaltzen du nahiz eta esperientziaduna edo hasiberria izan.

Pertsona bakoitzak bere istorioa propioa du, bere bizipen propioak izan ditu; non besteekin konpartituz gauza aberasgarri asko irakasten diren. Irakasleak gai izan behar du haurren arreta bereganatzeko. Azalpenak entzun ditzaten lortzeko, narrazio bat idaztea lagungarria izan daitekeela defenditzen du Anna Richertek.Horrez gain, ikastetxeak irakasleentzat ikasteko gune baliagarri bezala definitzen ditu, dena justifikatu beharko ez balukete.

Narrazioek irakasleen imajinazioa azaltzen dute, ezaugarri askorekin; horrela, irakaskuntzaren mundurako sarbidea sortzen dute entzuleentzat. Narrazio hauek, idazleak klaseko bizipenak aztertzea eta ondorioak ateratzea bideratzen du. Hauen bitarteko ikasketaren ondorio bat da momentuek garrantzia handia daukatela.

miércoles, 2 de marzo de 2016

IKASKUNTZA ESANGURATSUA ETA GLOBALIZAZIOA

Guk, Xarmant taldeak, pasaden ostiraleko Didaktika Orokorreko klasean Ausubelen ikaskuntza esanguratsua azaldu genuen. Aurretik beste bi taldek egin zituzten aurkezpenak, txokoen inguruko aurkezpenak. Honakoa da guri egokitu zitzaigun lana:


Hasteko, hezkuntzaren oinarriak finkatzen dituen ikaskuntza esanguratsua definitzea komenigarria izango litzateke. Ikaskuntza esanguratsua ezagutza zahar eta berrien interakzioan oinarritzen da; ez arbitrarioa eta ez literala delarik. Ez arbitrario izateak aurreko ezagutzak espezifikoak direla esan nahi du; eta ez literalak, ordea, hitzez hitzezkoa ez dela.


Baina zertarako balio du ikaskuntza esanguratsuak ? Zer lortzen da honi esker ?
Ausubelen ustez, ikaskuntza esanguratsuari esker, ikasleak ezagutza berriei esanahi bat ematen die eta ezagutza zaharrekiko zuten ideia edo esanahia aldatu edo, alderantziz, egonkortzeko aukera ematen zaie.

Hala ere, azpimarratu beharra dago, ikaskuntza esanguratsuaren barnean bi ikaskuntza mota bereiz ditzakegula. Alde batetik, kontzeptu bat barneratzeko aurreko ezagutzen beharra dagoenean, ikaskuntza esanguratsu superordenatuarekin egiten dugu topo. Adibidez, matematiketan bidertzen eta zatitzen ikasteko beharrezkoa da aurretik gehitzen eta kentzen jakitea. Bigarren ikaskuntza esanguratsu mota subordinatua da; hau ikaskuntza zahar eta berrien interakzioaren ondorioz esanahi berri bat sortzen denean ematen da. Adibidez, haurrek herri edo hiri desberdinen izenak ezagut ditzakete, baina, eskolan geografia ikastean hiri horiek zein probintziatan kokatzen diren barneratuko dute. Honengatik guztiarengatik, ikaskuntza esanguratsuak egitura kognitiboan, hierarkizatuta eta elkarrekin lotuta daudela esan dezakegu.


Hauen antolakuntza eta erabilerari dagokionez, ondorengoa esan dezakegu: ikaskuntza hauek denbora luzean zehar edo egunerokotasunean erabiltzen ez badira “atrofiatu” egiten daitezkeela; hau da, ezagutzak bereizteko gaitasuna murriztu egiten da, nahiz eta hauek berriz ere barneratzea nahiko zaila den. Ikaskuntza hauek segituan ahazten badira eta berreskuratzeko hasieratik ikasi behar badira, mekanikoak edo ez esanguratsuak direla esan dezakegu. Eta azkenik, hauen argitasun eta egonkortasunean aldaketak ematen badira erabilera eta ezagutza berriak barneratzeari esker, ikaskuntza dinamikoak direla esango dugu.


Beraz, ikaskuntza esanguratsua denboran zehar mantentzen dena da, edozein momentutan erabili edo berreskuratzeko prest eta egitura kognitiboan antolatuta. Hau lortzeko, beharrezkoa da ezagutza zahar eta berrien arteko interakzioa; hau da, aurre ezagutzak, material esanguratsua eta informazioa erlazionatzeko gaitasuna.


Ikaskuntza esanguratsua egiteko oinarrizko bi baldintza bete behar dira: ikasketarako materiala esanguratsua izatea eta ikasleak ikasteko jarrera izatea. Lehenengoari dagokionean, materialak esanahi logiko bat izan behar du, ikasleak aurretik dituen ideiak material horrekin erlazionatu ahal izateko. Bigarren baldintzari jarraituz, ikasleek ezagutza berriak aurretikako ezagutza horiekin lotu nahi behar dituzte, hau da, ezagutza berri hauek moldatu, aberastu, garatu eta esanahia eman beharko diete.


Bestalde, argi dago egitura kognitiboak honekin zerikusia duela. Egitura kognitiboaren paperari dagokionean, argitasuna, egonkortasuna eta ezagutzen antolaketa ezinbestekoak dira. Prozesu interaktibo bat da. Alde batetik, ikasitako horrek esanahi berria hartzen du; eta bestetik, aurreko ezagutzekin integratu eta bereizi egiten da.


Hau guztia gertatzeko subsunsoreak ezinbestekoak dira. Subsunsoreak, ezagutza berriak ikasteko ezinbesteko aurre ezagutzak dira. Adibidez, haur batek lehen aldiz zaldi bat ikusten duenean eta norbaitek horri zaldia deitzen zaiola esatean, animalia jakin hori errepresentatuko du. Baina ondoren, zaldi gehiago agertuko dira, nahiz eta ezaugarri ezberdin batzuk ezberdinak izan, kolorea esaterako. Eta gainera, itxura antzekoa duten beste animalia batzuk ikusiko ditu, astoak esaterako. Beraz, zaldiak ezaugarri komun batzuk dituzten animalia mota bat errepresentatzen duenean, zaldiaren kontzeptua barneratuta izango du.


Baina, subsunsoreak aurre ezagutzak direnez, nondik lortzen ditugu lehen subsunsoreak? Ausubelen esanetan, lehen subsunsoreak inferentziaren, abstrakzioaren, diskriminazioaren, aurkikuntzaren eta errepresentazioaren bitartez eraikitzen dira. Hasiera batean, esperientziak eragin handia dauka. Pixkanaka, subsunsoreek eta meditazio pertsonalak aurre hartzen dute; eta azkenik, heldua denean, asimilazioaren bitartez.


Hala ere, ikasle guztiek ez dituzte subsunsoreak. Ikasle hauek, aurretiko antolatzaileak erabiltzen dituzte ikasterako orduan: enuntziatuak, galderak, pelikulak… Bi motatako aurre antolatzaileak daude: azalpen antolatzaileak eta konparaziozko antolatzaileak. Azalpen antolatzaileek, ikasleak dakienaren eta jakin beharko lukeenaren arteko lotura egiten dute, ez duelako ikasketarako materiala ezagutzen. Bestalde, konparaziozko antolatzaileei dagokionean, materiala ezaguna egiten zaio eta ikasterako orduan lagungarria suertatuko zaio, ezagutza berriak integratzen lagunduko dio.


Ausubelen teoriak lau ikaskuntza era azaltzen dizkigu: aurretik aipaturiko ikaskuntza esanguratsua, ikasleak dituen ezagutzetatik abiatuz hasten den ikasketa eta denbora luzez irauten duena egitura kognitiboan. Beste muturrean, berriz, ikaskuntza memoristikoa dugu; honek haurrak memoriaz ikastean datza eta denbora motzean irauten du egitura kognitiboan. Bi muturreko ikaskuntza hauen erdian gune grisa dagoela ere esan beharra dago.


Ausubelek beste bi muturreko ikaskuntza ere azaltzen dizkigu: ikaskuntza harkorra-k, ikasleak edukiak ulertzean datza, ondoren bere memoria kognitiboan erreproduzitu ahal izateko, betiere,irakasleak, dioena barneratuz soilik. Aldiz, beste muturrean, Aurkikuntzazko ikaskuntza dugu; hau da, ikasleak edukiak ez ditu modu pasiboan jasotzen, kontzeptuak bere kabuz ikertuz aurkitzen baititu, irakaslearen gidaritzapetik kanpo. Bi muturreko ikaskuntza hauen erdian ere gune grisa legoke.
Ikaskuntza esanguratsua lantzeko era hauek aipatzen ditu Ausubelek:


Subordinatu era: Ikasleak kontzeptu nagusiena dakiela kontuan hartuz irakasleak bigarren mailako kontzeptuak irakastean datza. Hau da, ikasleak eskola daki eta irakasleak eskola publikoa, pribatua… irakasteari legokio.
Superordenatu era: Subordinatuaren kontrakoa. Ikasleak bigarren mailako kontzeptuak dakizkiela, irakasleak kontzeptu nagusia irakastea da. Hau da: ikasleak eskola publikoa, pribatua daki eta irakasleak eskola zer den irakasteari legokio.


Konbinatzaile era: maila bereko kontzeptuak irakasteari dagokio. Adibidez: eskola badaki ikasleak, irakasleak etxearen kontzeptua irakastea.


Errepresentatzailea: Haurra egozentriko garaian dagoenean mahaiaren sinbolo bakarra duenean; hau da, bere mahaia bakarrarena. Irakaslearen irakaskuntzak sinbolikoa eta hitzezkoa izan behar du kasu honetan.


Kontzeptuala: Haurra egozentriko etapatik ateratzen denean ematen da. Adibidez, mahaiaren sinbolo unibertsala duenean; hau da, bere mahaiaz gain beste mahaiak ere badaudela ohartzean. Hemen, irakaslearen irakaskuntza hitzezkoa eta kontzeptuala izan behar da.


Proposizionala: Ikaslearen mahaia kognitiboa altuagoa denean, proposizio erako ikaskuntzak erabiliko ditu irakasleak haurrari irakasteko.


Kontzeptuak ahaztu eta berrikasteari dagokionez, ikaskuntza memoristikoan lehen aipatu den bezala denbora motzez barneratzen dira ezagutzak memorian, beraz ahaztu egiten da eta ez da berreskuratzen. Aldiz, irakaskuntza esanguratsuaren bidez ikasitakoa ondo barneratzen da eta guztiz ahaztea ez da posible; gainera, nahiz eta ezagutzen alderdi desberdinak ahaztu modu errazean berreskura daitezke.


Lehenago aipatu den bezala, Ausubelen teoriaren arabera, ikasleak dituen ezagutzetatik abiatuz hasten da ikasten. Aurretik dituen ezagutzak (ideiak, eskemak, ereduak…) ongi antolatuak badaude, eragin positiboa dauka jakintza berrien ikaskuntza esanguratsuan.


Eskolaren antolamendua ez dago ikaslearen aurretiko ezagutzak kontutan hartzeko bideratua. Honako teoria honetan,  ikasi behar duen pertsonak aurrera doan heinean, ezagutza berriak aurretik dituenekin desberdindu eta, aldi berean, erlazionatu egiten ditu. Curriculumeko edukiak irakatsi behar diren ideia orokorrak identifikatu ahal izateko antolatuta egon beharko zen, horrela, garrantzitsuena eta bigarren zer den jakiteko. Hau eginda, irakaskuntza materiaren aspektu orokorrenetatik eta antolatuenetatik hasi beharko zen, berehala, hauek, adibideen bidez irakaskuntza egoeretan aztertuz. Eduki orokorrak eta espezifikoak desberdintasun eta integrazio  ikuspuntutik landu behar dira,  hortaz gora eta behera joaten da hainbatetan, ez gaur egungo irakaskuntzan gertatzen den moduan, programa lineal baten bidez lantzen dela, dena garrantzitsua balitz bezala (ikaskuntza mekanikoa).


Ikaskuntza esanguratsua errazteko ikasleak guztiaren ikuste orokor bat izan behar du, honetaz aparte, aurretiko antolatzaileak oso lagungarriak dira baita. Ausubelek aurreko edukiak eta berriak erlazionatu eta desberdindu ez dezaketen ikasleentzat proposatu zituen. Gainera, hasieran aipatutako etengabeko integrazioa eta desberdintasunak lagungarriak dira.


Azkenik, azaldu beharra dago teoria honek irakaskuntza arloan nola eragiten duen.  Ikaskuntzan, irakasleak menperatzen duen edukiak aurkezten ditu, azalpenezko klasea eta ikaslea pasiboa izan gabe. Ikasleak irakasleari ulertzen ari den edukiak “bueltatu” behar dizkio eta ulertzen ez baditu irakasleak beste modu batean azaldu beharko ditu. Edukiak ulertzea elkarrizketa egon behar dela esan nahi du eta zerbait ulertzen denean ikaskuntza egon dela. Ahozko hizkuntza oso garrantzitsua eta funtsezkoa da ikaskuntza esanguratsua errazterako orduan. Bukatzeko, ikaskuntza esanguratsuarekin erlazionatzen den beste instrumentu bat mapa kontzeptuala da.





Ikaskuntza esanguratsuaz gain, beste zenbait taldek globalizazioaren inguruan jardun zuten. Honek ikasleek barneratutako ezagutzak errealitatean aplikatzeko metodologia desberdinei egiten die erreferentzia. Hala ere, azpimarratu beharra dago globalizazioak hiru helburu nagusi dituela: ikaskuntzak eguneroko bizitzarako baliagarriak izatea eta hiritarrak heztea. 

Hori lortzeko hiru metodologia desberdin jarrai ditzakegu; interesguneak, proiektuak eta ingurugiroaren ikerketa, alegia. 

Interesguneak finkatutako helburuak kontuan hartuz haurra motibatu eta horretarako lekua antolatu eta girotzean zentratzean datza. Gainera, metodologia hau 18 hilabeteko haurrekin erabiltzen has daiteke eta proposatutako jarduerak ikasgelan edo eskolako beste zenbait esparrutan burutu daitezke.

Proiektua gai jakin batzuk lantzeko erabiltzen den metodologia konstruktibista eta kooperatiboa da. Hau aurrera eramateko lau pauso bete behar dira: gure asmoa zein den jakitea, proiektua ikastaldearen ezaugarriak kontuan hartuta prestatzea, burutzea eta, azkenik, ebaluatzea. 

Ingurugiroaren ikerketa, ordea, ikasleek dituzten interesen inguruko arazo eta galderak planteatzea eta hauei ikerketa propioaren bidez irtenbidea ematea da. Honetarako motibazioa, galderen planteamendua, hipotesiak sortzea, informazioa bilatzea, datuak antolatzea, ondorioak ateratzea eta hauek azaltzea beharrezkoa dira. Hona hemen aurrez aipaturiko metodoen ezaugarri batzuk:


  • Ikasitakoaren eta ikasitako kontzeptu berrien arteko harremanak ezartzea.
  • Ikasitakoa esanguratsua eta erabilgarria izatea.
  • Burua erabiltzea.
  • Denbora antolatzea.
  • Jarrera positiboa izatea.

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

Klase honetan zehar, curriculumaren lau zehaztamen mailen inguruan jardun genuen: Oinarrizko Curriculum Diseinua (1. maila), Ikastetxeko Curriculum Proiektua (2. maila), gelako programazioa (3. maila) eta Banakako Egokitzapen Curricularra (4. maila).

Ondorengo taulan, maila bakoitzaren ezaugarriak ikusi eta analiza ditzakegu:


ZER DA CURRICULUMA?

Mezu honetan zehar, curriculuma zer den definitzen saiatuko naiz. Horretarako, bi testu irakurri ditut: "El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" (Acaso eta Nuere, 2005) eta "Curriculuma" (Jaume serramona).

Curriculumak "bidea" esan nahi du; hezkuntza proiektu bat da, ikaskuntza prozesu bat osatzen duten helburu, metodo gaitasun eta ebaluazioen multzoa. Definizio honetaz gain, ondorengo bi hauek ere baliagarriak suerta daitezke: hezkuntza prozesu guztiz zehaztua egiten duen agiria da (zer, nola, noiz irakatsi eta ebaluatu); eta bigarrengoa, ikaskuntza esperientzi guztien multzoa, gauza batzuk agirian zehaztuta eta baita beste gauza batzuk zehaztu gabe ere, ezkutukoa. 

Jarraian, curriculumak dituen oinarri ezberdinak zein diren azalduko dizkizuet. Lehenengo oinarria izaera filosofikoarena duela da, eta positibismoaren bitartez, planifikazioa, prozesuak, ebaluazioa eta metodologia esperimentala sartzeko beharra aldarrikatzen dute. Honen bitartez, zertarako diseinatzen eta aplikatzen den jakin dezakegu. Bigarren oinarria testuinguru sozialarekin lotutakoa da, gizartearen testuinguru jakin batean garatzen delako, dimentsio sozial osoa islatzen delako. Horrez gain, bitartekari lanak eginez. Hirugarren oinarria epistemologikoa da, esparru eta gai desberdinak osatzen dituzten jakintza espezifikoak kontuan hartzen dituelako. Ikastetxearen egoera kontuan hartu behar da curriculumaren helburuak eta edukiak antolatzerakoan. Laugarren oinarria irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten pertsonen ezagutza psikologikoarekin lotuta dago, curriculuma aplikatzerako orduan, ikasleen garapen, ezaugarri psikologiko, jarrera, trebezia eta metodo egokienei erreparatzen zaielako. Bosgarren eta azken oinarria pedagogiko da. Hainbat galdera erantzuten ditu: zer merezi du ikastea, zelan lortzen du ikastea, noiz antolatu behar dira prozesu didaktikoak eta non egin behar da hori; beti ere ebaluazioa eta horretarako behar diren baliabideei erreferentzia eginez.




Jarraian, Espainiako curriculum mailei egiten die erreferentzia, irekia dela esaten du Jaume Serranok. Baina lau curriculum maila ezberdinak aurreko klase baten landu genituen. Hemen duzue ikusgai.

Curriculumaren diseinuak hainbat osagai ditu, haien artean helburuak, edukiak, pedagogia metodoak eta ebaluatzeko irizpideak. Lehenengo oinarriari dagokionean, helburuak hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak dira eta hezkuntzari lotutako balore filosofiko eta sozialetatik sortzen dira. Hala ere, helburu pedagogikoak ezartzea ez da beti curriculuma diseinatzerakoan egiten den lehen lana, batzuetan helburuak prozesuaren barnean daude eta honen amaieran baino ez dira azaltzen.



Edukiekin jarraiki, jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute. Ikasleek eduki multzo hori bereganatzea eta multzo horretaz jabetzea nahitaezkoa da ikasleen garapen eta sozializaziorako. Zer irakatsi galderari erantzuten diote eta kodifikatu, igorri eta jaso egin daitezke. OCPk multzoka zehazten ditu edukiak, arloka edo gaika antolatuz. Baina bestalde, IIPk honako irizpide hauek jarraitzen ditu:

  • Hurbilekoei urrunekoei baino lehentasun gehiago ematea.
  • Oinarrizko edukiak nabarmentzea.
  • Geroratzeko samurrenak diren edukiei lehentasuna ematea.
  • Luzaroan iraun dezaketen edukiek lehentasuna ematea.


Metodologiaren estrategiak diseinatzean berekin dakar irakasle zein ikasleek egin beharreko jarduerak ezartzea, ikasle eta irakasleak edukiez jabe daitezen, eta proposatutako jomuga pedagogikoak lor daitezen. Metodologiak sailkatzeko irizpide nagusia ikaslea subjektu aktibotzat hartzea da. Izan ere, ikaskuntza garrantzitsuenetan ikaslea izango da nagusi eta zenbait eginkizun izango ditu, hala nola galderak egitea eta erabakiak hartzea.




Baliabide didaktikoei dagokionean, curriculumaren eduki eta jarduera gehienak gauzatzeko tresnak behar dira euskarri gisa. Bertan ekonomiak eragina dauka, beraz, ikastetxe edo ikasleen baliabideetara egokitu beharra dago. Berebizikoak dira hezkuntza-sistema ez zahartzeko, ikasten ikasteko eta erantzukizuna izateko baliagarriak baitira. Hortaz, funtzio didaktikoa izateaz gain, ikaskuntza egituratzeko funtzioa ere badute.

Ebaluazioren curriculuma dinamizatzeko tresna da. Honen bitartez, planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioari dagozkien erabakiak hartzeko behar dugun informazioa lortzen da. Curriculuma diseinatzerakoan hasierako ebaluazioa, prozesuen ebaluazioa eta emaitzen ebaluazioa beharrezkoak dira. Hasierako ebaluazioan ikastetxearen edo ikasgelaren errealitatera egokituta, curriculumaren planifikazioa aurrera eramateko elementu guztiak sartzen dira, besteak beste familiaren egoera sozioekonomikoa. Bigarrena, prozesuaren ebaluazioa, curriculuma aplikatzean egingo da, aurreikuspenak betetzen diren edo ez ikusteko eta behar izanez gero gauzak aldatzeko. Hirugarrena, amaitzen edo produktuen ebaluazioa da, eta honen bitartez eta ikasleak egindako jarduerak kontuan hartuz, ikasitakoa neurtu eta baloratuko da. 

Aurreko informazio guztiari jarraituz, esan beharra dago hezkuntza sistema curriculum jakin batek arautzen duela; baina hala eta guztiz ere, honek bideratzen duen ikaskuntza zuzena edo zeharkakoa izan daitekeela, curriculum ezkutuaren kasuan bezalaxe. 

Lau curriculum mota aurki ditzakegu:
  • Curriculum ofiziala: paperean idatzita datorrena da, gobernutik adostua datorrena.
  • Curriculum ezkutua: zeharka lantzen diren gaiak dira, taldelana esaterako.
  • Curriculum erreala: kurtsoan zehar lantzen dena.
  • Curriculum nuloa: lantzen ez diren gaiak dira, heriotza eta sexualitatea besteak beste

Ezkutuko curriculumean zentratuz, terminoak hezkuntza testuinguruan, zeharka edo ezkutuan transmititzen diren eduki zehatzei egiten die erreferentzia. Horrez gain, esan beharra dago curriculum ezkutua zuzenean edo modu esplizituan lantzeko aproposak ez diren ezagutzak iraunarazteko erabiltzen dela; arraza, kultura edota erlijioari lotutako ideologia edo iritziak, besteak beste. Azken finean, esan daiteke curriculum mota honek kapitalismoa eta patriarkatua indartzea duela helburu.

Hala eta guztiz ere, ezkutuko curriculuma agerikoa ere izan daiteke aldi berean, ikus-lengoaiari esker. Honek egiten du posible ezkutuko curriculuma ikasleei helaraztea ikastetxeko irudi, altzari, dekorazio edota bestelakoak erabiliz. Elementu hauei esker irakasleen nagusitasuna edota "zuzenak" diren jokabideak transmititzen zaizkie ikasleei.

Irakasleek azalpenak emateko erabiltzen duten material didaktikoek ere osatzen dute ezkutuko curriculuma. Profesional honek aukeratutako edukiek kontzeptu desberdinak transmititzen dituzte zenbait ikuspegitan oinarrituz. Modu honetan, sexismoa lantzeko orduan, zeharka baina aldi berean zuzenean, iritzi edo ikuspuntu bat igorriko du, ikasleengan eragina izango duelarik. Ezagutza edo eduki jakin batzuk transmititzen dituzten beste elementuetako bat uniformeen erabilera edo erabilera eza da. Zentro batzuk bere ikasleak eskolara arropa zehatz batzuekin jantzita joatera behartzen dituzte beraien nortasuna azaltzea ukatuz eta nola jantzi beharko lukete igorriz. 

Honekin guztiarekin, curriculum ezkutua balio eta ezagutzak zeharkako modu batean transmititzeko balio duela azpimarratu nahiko nuke, etorkizuneko hiritarren ideologia zehazten dutelarik. Hori dela eta, irakasleok honi buruz hausnartu beharko genuke, egiten ditugun akatsak konpondu eta hezkuntza bidezkoa izan dadin ziurtatuz.