Guk, Xarmant taldeak, pasaden ostiraleko Didaktika Orokorreko klasean Ausubelen ikaskuntza esanguratsua azaldu genuen. Aurretik beste bi taldek egin zituzten aurkezpenak, txokoen inguruko aurkezpenak. Honakoa da guri egokitu zitzaigun lana:
Hasteko, hezkuntzaren oinarriak finkatzen dituen ikaskuntza esanguratsua definitzea komenigarria izango litzateke. Ikaskuntza esanguratsua ezagutza zahar eta berrien interakzioan oinarritzen da; ez arbitrarioa eta ez literala delarik. Ez arbitrario izateak aurreko ezagutzak espezifikoak direla esan nahi du; eta ez literalak, ordea, hitzez hitzezkoa ez dela.
Baina zertarako balio du ikaskuntza esanguratsuak ? Zer lortzen da honi esker ?
Ausubelen ustez, ikaskuntza esanguratsuari esker, ikasleak ezagutza berriei esanahi bat ematen die eta ezagutza zaharrekiko zuten ideia edo esanahia aldatu edo, alderantziz, egonkortzeko aukera ematen zaie.
Hala ere, azpimarratu beharra dago, ikaskuntza esanguratsuaren barnean bi ikaskuntza mota bereiz ditzakegula. Alde batetik, kontzeptu bat barneratzeko aurreko ezagutzen beharra dagoenean, ikaskuntza esanguratsu superordenatuarekin egiten dugu topo. Adibidez, matematiketan bidertzen eta zatitzen ikasteko beharrezkoa da aurretik gehitzen eta kentzen jakitea. Bigarren ikaskuntza esanguratsu mota subordinatua da; hau ikaskuntza zahar eta berrien interakzioaren ondorioz esanahi berri bat sortzen denean ematen da. Adibidez, haurrek herri edo hiri desberdinen izenak ezagut ditzakete, baina, eskolan geografia ikastean hiri horiek zein probintziatan kokatzen diren barneratuko dute. Honengatik guztiarengatik, ikaskuntza esanguratsuak egitura kognitiboan, hierarkizatuta eta elkarrekin lotuta daudela esan dezakegu.
Hauen antolakuntza eta erabilerari dagokionez, ondorengoa esan dezakegu: ikaskuntza hauek denbora luzean zehar edo egunerokotasunean erabiltzen ez badira “atrofiatu” egiten daitezkeela; hau da, ezagutzak bereizteko gaitasuna murriztu egiten da, nahiz eta hauek berriz ere barneratzea nahiko zaila den. Ikaskuntza hauek segituan ahazten badira eta berreskuratzeko hasieratik ikasi behar badira, mekanikoak edo ez esanguratsuak direla esan dezakegu. Eta azkenik, hauen argitasun eta egonkortasunean aldaketak ematen badira erabilera eta ezagutza berriak barneratzeari esker, ikaskuntza dinamikoak direla esango dugu.
Beraz, ikaskuntza esanguratsua denboran zehar mantentzen dena da, edozein momentutan erabili edo berreskuratzeko prest eta egitura kognitiboan antolatuta. Hau lortzeko, beharrezkoa da ezagutza zahar eta berrien arteko interakzioa; hau da, aurre ezagutzak, material esanguratsua eta informazioa erlazionatzeko gaitasuna.
Ikaskuntza esanguratsua egiteko oinarrizko bi baldintza bete behar dira: ikasketarako materiala esanguratsua izatea eta ikasleak ikasteko jarrera izatea. Lehenengoari dagokionean, materialak esanahi logiko bat izan behar du, ikasleak aurretik dituen ideiak material horrekin erlazionatu ahal izateko. Bigarren baldintzari jarraituz, ikasleek ezagutza berriak aurretikako ezagutza horiekin lotu nahi behar dituzte, hau da, ezagutza berri hauek moldatu, aberastu, garatu eta esanahia eman beharko diete.
Bestalde, argi dago egitura kognitiboak honekin zerikusia duela. Egitura kognitiboaren paperari dagokionean, argitasuna, egonkortasuna eta ezagutzen antolaketa ezinbestekoak dira. Prozesu interaktibo bat da. Alde batetik, ikasitako horrek esanahi berria hartzen du; eta bestetik, aurreko ezagutzekin integratu eta bereizi egiten da.
Hau guztia gertatzeko subsunsoreak ezinbestekoak dira. Subsunsoreak, ezagutza berriak ikasteko ezinbesteko aurre ezagutzak dira. Adibidez, haur batek lehen aldiz zaldi bat ikusten duenean eta norbaitek horri zaldia deitzen zaiola esatean, animalia jakin hori errepresentatuko du. Baina ondoren, zaldi gehiago agertuko dira, nahiz eta ezaugarri ezberdin batzuk ezberdinak izan, kolorea esaterako. Eta gainera, itxura antzekoa duten beste animalia batzuk ikusiko ditu, astoak esaterako. Beraz, zaldiak ezaugarri komun batzuk dituzten animalia mota bat errepresentatzen duenean, zaldiaren kontzeptua barneratuta izango du.
Baina, subsunsoreak aurre ezagutzak direnez, nondik lortzen ditugu lehen subsunsoreak? Ausubelen esanetan, lehen subsunsoreak inferentziaren, abstrakzioaren, diskriminazioaren, aurkikuntzaren eta errepresentazioaren bitartez eraikitzen dira. Hasiera batean, esperientziak eragin handia dauka. Pixkanaka, subsunsoreek eta meditazio pertsonalak aurre hartzen dute; eta azkenik, heldua denean, asimilazioaren bitartez.
Hala ere, ikasle guztiek ez dituzte subsunsoreak. Ikasle hauek, aurretiko antolatzaileak erabiltzen dituzte ikasterako orduan: enuntziatuak, galderak, pelikulak… Bi motatako aurre antolatzaileak daude: azalpen antolatzaileak eta konparaziozko antolatzaileak. Azalpen antolatzaileek, ikasleak dakienaren eta jakin beharko lukeenaren arteko lotura egiten dute, ez duelako ikasketarako materiala ezagutzen. Bestalde, konparaziozko antolatzaileei dagokionean, materiala ezaguna egiten zaio eta ikasterako orduan lagungarria suertatuko zaio, ezagutza berriak integratzen lagunduko dio.
Ausubelen teoriak lau ikaskuntza era azaltzen dizkigu: aurretik aipaturiko ikaskuntza esanguratsua, ikasleak dituen ezagutzetatik abiatuz hasten den ikasketa eta denbora luzez irauten duena egitura kognitiboan. Beste muturrean, berriz, ikaskuntza memoristikoa dugu; honek haurrak memoriaz ikastean datza eta denbora motzean irauten du egitura kognitiboan. Bi muturreko ikaskuntza hauen erdian gune grisa dagoela ere esan beharra dago.
Ausubelek beste bi muturreko ikaskuntza ere azaltzen dizkigu: ikaskuntza harkorra-k, ikasleak edukiak ulertzean datza, ondoren bere memoria kognitiboan erreproduzitu ahal izateko, betiere,irakasleak, dioena barneratuz soilik. Aldiz, beste muturrean, Aurkikuntzazko ikaskuntza dugu; hau da, ikasleak edukiak ez ditu modu pasiboan jasotzen, kontzeptuak bere kabuz ikertuz aurkitzen baititu, irakaslearen gidaritzapetik kanpo. Bi muturreko ikaskuntza hauen erdian ere gune grisa legoke.
Ikaskuntza esanguratsua lantzeko era hauek aipatzen ditu Ausubelek:
Subordinatu era: Ikasleak kontzeptu nagusiena dakiela kontuan hartuz irakasleak bigarren mailako kontzeptuak irakastean datza. Hau da, ikasleak eskola daki eta irakasleak eskola publikoa, pribatua… irakasteari legokio.
Superordenatu era: Subordinatuaren kontrakoa. Ikasleak bigarren mailako kontzeptuak dakizkiela, irakasleak kontzeptu nagusia irakastea da. Hau da: ikasleak eskola publikoa, pribatua daki eta irakasleak eskola zer den irakasteari legokio.
Konbinatzaile era: maila bereko kontzeptuak irakasteari dagokio. Adibidez: eskola badaki ikasleak, irakasleak etxearen kontzeptua irakastea.
Errepresentatzailea: Haurra egozentriko garaian dagoenean mahaiaren sinbolo bakarra duenean; hau da, bere mahaia bakarrarena. Irakaslearen irakaskuntzak sinbolikoa eta hitzezkoa izan behar du kasu honetan.
Kontzeptuala: Haurra egozentriko etapatik ateratzen denean ematen da. Adibidez, mahaiaren sinbolo unibertsala duenean; hau da, bere mahaiaz gain beste mahaiak ere badaudela ohartzean. Hemen, irakaslearen irakaskuntza hitzezkoa eta kontzeptuala izan behar da.
Proposizionala: Ikaslearen mahaia kognitiboa altuagoa denean, proposizio erako ikaskuntzak erabiliko ditu irakasleak haurrari irakasteko.
Kontzeptuak ahaztu eta berrikasteari dagokionez, ikaskuntza memoristikoan lehen aipatu den bezala denbora motzez barneratzen dira ezagutzak memorian, beraz ahaztu egiten da eta ez da berreskuratzen. Aldiz, irakaskuntza esanguratsuaren bidez ikasitakoa ondo barneratzen da eta guztiz ahaztea ez da posible; gainera, nahiz eta ezagutzen alderdi desberdinak ahaztu modu errazean berreskura daitezke.
Lehenago aipatu den bezala, Ausubelen teoriaren arabera, ikasleak dituen ezagutzetatik abiatuz hasten da ikasten. Aurretik dituen ezagutzak (ideiak, eskemak, ereduak…) ongi antolatuak badaude, eragin positiboa dauka jakintza berrien ikaskuntza esanguratsuan.
Eskolaren antolamendua ez dago ikaslearen aurretiko ezagutzak kontutan hartzeko bideratua. Honako teoria honetan, ikasi behar duen pertsonak aurrera doan heinean, ezagutza berriak aurretik dituenekin desberdindu eta, aldi berean, erlazionatu egiten ditu. Curriculumeko edukiak irakatsi behar diren ideia orokorrak identifikatu ahal izateko antolatuta egon beharko zen, horrela, garrantzitsuena eta bigarren zer den jakiteko. Hau eginda, irakaskuntza materiaren aspektu orokorrenetatik eta antolatuenetatik hasi beharko zen, berehala, hauek, adibideen bidez irakaskuntza egoeretan aztertuz. Eduki orokorrak eta espezifikoak desberdintasun eta integrazio ikuspuntutik landu behar dira, hortaz gora eta behera joaten da hainbatetan, ez gaur egungo irakaskuntzan gertatzen den moduan, programa lineal baten bidez lantzen dela, dena garrantzitsua balitz bezala (ikaskuntza mekanikoa).
Ikaskuntza esanguratsua errazteko ikasleak guztiaren ikuste orokor bat izan behar du, honetaz aparte, aurretiko antolatzaileak oso lagungarriak dira baita. Ausubelek aurreko edukiak eta berriak erlazionatu eta desberdindu ez dezaketen ikasleentzat proposatu zituen. Gainera, hasieran aipatutako etengabeko integrazioa eta desberdintasunak lagungarriak dira.
Azkenik, azaldu beharra dago teoria honek irakaskuntza arloan nola eragiten duen. Ikaskuntzan, irakasleak menperatzen duen edukiak aurkezten ditu, azalpenezko klasea eta ikaslea pasiboa izan gabe. Ikasleak irakasleari ulertzen ari den edukiak “bueltatu” behar dizkio eta ulertzen ez baditu irakasleak beste modu batean azaldu beharko ditu. Edukiak ulertzea elkarrizketa egon behar dela esan nahi du eta zerbait ulertzen denean ikaskuntza egon dela. Ahozko hizkuntza oso garrantzitsua eta funtsezkoa da ikaskuntza esanguratsua errazterako orduan. Bukatzeko, ikaskuntza esanguratsuarekin erlazionatzen den beste instrumentu bat mapa kontzeptuala da.
Ikaskuntza esanguratsuaz gain, beste zenbait taldek globalizazioaren inguruan jardun zuten. Honek ikasleek barneratutako ezagutzak errealitatean aplikatzeko metodologia desberdinei egiten die erreferentzia. Hala ere, azpimarratu beharra dago globalizazioak hiru helburu nagusi dituela: ikaskuntzak eguneroko bizitzarako baliagarriak izatea eta hiritarrak heztea.
Hori lortzeko hiru metodologia desberdin jarrai ditzakegu; interesguneak, proiektuak eta ingurugiroaren ikerketa, alegia.
Interesguneak finkatutako helburuak kontuan hartuz haurra motibatu eta horretarako lekua antolatu eta girotzean zentratzean datza. Gainera, metodologia hau 18 hilabeteko haurrekin erabiltzen has daiteke eta proposatutako jarduerak ikasgelan edo eskolako beste zenbait esparrutan burutu daitezke.
Proiektua gai jakin batzuk lantzeko erabiltzen den metodologia konstruktibista eta kooperatiboa da. Hau aurrera eramateko lau pauso bete behar dira: gure asmoa zein den jakitea, proiektua ikastaldearen ezaugarriak kontuan hartuta prestatzea, burutzea eta, azkenik, ebaluatzea.
Ingurugiroaren ikerketa, ordea, ikasleek dituzten interesen inguruko arazo eta galderak planteatzea eta hauei ikerketa propioaren bidez irtenbidea ematea da. Honetarako motibazioa, galderen planteamendua, hipotesiak sortzea, informazioa bilatzea, datuak antolatzea, ondorioak ateratzea eta hauek azaltzea beharrezkoa dira. Hona hemen aurrez aipaturiko metodoen ezaugarri batzuk:
- Ikasitakoaren eta ikasitako kontzeptu berrien arteko harremanak ezartzea.
- Ikasitakoa esanguratsua eta erabilgarria izatea.
- Burua erabiltzea.
- Denbora antolatzea.
- Jarrera positiboa izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario