Saio honetan zehar, hiru testu irakurri ditugu eta haien inguruko hausnarketa egin dugu taldeka. Lagungarria izan dadin, lehenik testu bakoitzetik hamar ideia nagusienak hartu ditugu, eta ondoren, testu moduan idatzi dugu, jarraian ikus dezakezuen bezala:
Lehenengo testua "Cajas de vida: paisajes que nos narran" izenekoa da. "Cajas de vida" hauetan haurrek bere bizipenen inguruko arrastoak jasotzen dituzte, hala nola . Honek, nork bere burua hobeto ezagutzea ahalbidetzen du, eta baita gelako kideak elkar hobeto ezagutzea ere. Era horretan, haurren bizipenetatik eta jakintzetatik habiatuta ikasten dute, hau da, ikaskuntza haurren interesetatik habiatzen da.
Bizipen horietatik haurrak nola sentitzen diren jakiten du irakasleak, eta hortik habiatuz, adimen emozionala lantzen dute. Kontzeptu berriak lantzeaz gain, beldurrak gainditzen laguntzen diote elkarri. Haien kabuz pentsatzen ere ikasten dute. Metodologia honetan denak elkarrekin jarduten dutenez, inor ez da baztertuta geratzen, ikasleak modu berdinean ezagutuz eta denontzat interesa agertuz.
Gainera, kutxa horiek etxera eramaten dituzte, familiekin erlazio sendoagoak sortuz. Horrela, pixkanaka elkarrekin batera jardunez, heltzen joaten dira.
Bigarren testua ren izena "Cuando los profesores escriben: sobre redes y aprendizaje" da, Ann Liebermanek eta Diane Woodek idatzitakoak. Bertan azaltzen dute irakasleen etengabeko prestakuntza modu teorikoan antolatzen dutela egunerokotasunean, geletan sortzen diren arazo eta beharrak kontuan hartu gabe.
Hamarkadetan zehar ikasteko modu alternatiboak sortu dituzte, NWP esaterako ("Proyecto nacional de escritura). Bertan, teoria eta praktika uztartzen dira eta gelan aplikatzeko erabilgarria da. NWP-k hezkuntza, ikaskuntza eboluzio eta entsaio desberdinen prozesu bezala interpretatzen du , hezitzaileak protagonistatzat hartuz. Protagonistak bihurtu ahal izateko, ikastaroan estrategia ezberdinak erabiltzen dituzte, hala nola "la silla del autor", "grupos de escritura" eta "Demostraciones docentes". Bakoitzak bere gauzak konpartitzen ditu, eta ondoren, besteek komentarioak egiten dituzte.
Ikastaroa amaitzean, bertan parte hartutako irakasleek beraien eskoletan gainontzeko irakasleei modu horretan jarduten irakasten diete bere ezagutzak elkarbanatuz eta aplikatuz. Gainontzekoen kritikak onerako erabiltzen dituzte, hobetzen laguntzeko asmoz. Ikastaro hauetan, ikasle sentitzen dira berriz ere eta beraien lekuan jartzen ikasten dute, beraien lanak zuzentzen, irakasleek bizitakoa kontuan hartuz.
Azkenik, norbere lanak besteekin elkarbanatu eta publiko egiten dituzte, irakurtzea eta idaztea zer den hobeto ikasteko. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesu bukatugabetzat hartu dute.
Hirugarren testuan, bestalde, Anna Richert Ershlerrek idatzitako "La narrativa como texto experiencial: incluirse en el texto" izenekoa da. Lehenik eta behin esperientziaren eta ikasketaren arteko bereizketa egiten du, ez dira gauza bera; eta gainera, ikasketa ez da beti esperientziaren ostean etorri behar. Irakasle munduan hartu behar diren erabakiak berdinak izango direla azaltzen du nahiz eta esperientziaduna edo hasiberria izan.
Pertsona bakoitzak bere istorioa propioa du, bere bizipen propioak izan ditu; non besteekin konpartituz gauza aberasgarri asko irakasten diren. Irakasleak gai izan behar du haurren arreta bereganatzeko. Azalpenak entzun ditzaten lortzeko, narrazio bat idaztea lagungarria izan daitekeela defenditzen du Anna Richertek.Horrez gain, ikastetxeak irakasleentzat ikasteko gune baliagarri bezala definitzen ditu, dena justifikatu beharko ez balukete.
Narrazioek irakasleen imajinazioa azaltzen dute, ezaugarri askorekin; horrela, irakaskuntzaren mundurako sarbidea sortzen dute entzuleentzat. Narrazio hauek, idazleak klaseko bizipenak aztertzea eta ondorioak ateratzea bideratzen du. Hauen bitarteko ikasketaren ondorio bat da momentuek garrantzia handia daukatela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario