Saio honetan zehar proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren inguruan jardun dugu. Horretarako, lehenik, hiruko talde txikitan bildu gara eta bi galdera erantzun ditugu, proiektuen inguruan beti ere. Ondoren, metodologia hau hobeto ulertzeko, bi Power Point erakutsi dizkigute. Ondorengoa da proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren inguruan ikasi duguna:
Hasteko, proiektuen metodologiaren inguruan zer genekien galdetu digute. Gai konkretuak lantzeko erabiltzen den metodo konstruktibista bat da; praktika, kooperatibismoa eta parte hartzea bultzatzen dena. Oinarria ikaskuntza esanguratsua eta globalizatua da eta irakasleak haurrak behatu eta gidatu behar ditu, beste irakasleekin koordinatuz.
Ikaskuntza mota hau hobeto ulertzeko bi adibide jarri zizkiguten, bata egutegiarena eta bestea futbolarena. Bertan, eskolako ikasleek egutegirik ez zutenez bat eraikitzea erabaki zuten, ikasleen aurre ezagutzetatik habiatuz. Horretarako, zekitenaren inguruan jardun zuten: hilabeteen izenak, urtaroak, kolore ezberdinak... Gainera, gelan kanpotarrak zituztenez, hazkuntza ezberdinetan idatzi zituzten hilabeteen izenak, aniztasunari erantzunez. Azkenik, etxera eraman zituzten egutegi hauek.
Beraz, argi ikus dezakegu metodologia honetan ikasleen interesetatik abiatutako gaiak lantzen direla, hauen eta gurasoen parte hartzea beharrezkoa izanik. Bai ikasleen eta baita irakasleen arteko koordinazioa ezinbestekoa da jarduerak gauzatu ahal izateko. Ikasleak mundu errealean moldatzeko prestatzen dituzte, gaur egungo gaiak lantzeko inolako arazorik izan gabe. Honako metodologia gauzatzeko ezaugarri hauek jarraitu behar dira:
· Ikasleen eta irakasleen arteko harreman eta komunikazioa ongi antolatzea
· Esperientzia transtimitzea, programari uko eginez
· Imajinazioa lantzea
Kasu honetan, irakaslearen eginkizuna ikasleak gidatzea da, haiek dituzten ikuspuntuak garatuz eta ez ongi eta gaizki zer dagoen esanez. Landu beharreko gaiak ikasleen interesen arabera bideratuak daude. Irakasleak hartzen duen rola dinamikoa, motibatzailea, bultzatzailea… da. Ikasleak, aldiz, parte hartzaile aktiboak, hartzaileak, igorleak (ikaskideekin informazioa elkarbanatzean)... dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario