Gaurkoan, txokoak zer diren eta nola funtzionatzen duten ikasi dugu. Horretarako, hasieran galdera batzuk erantzun ditugu taldeka, eta ondoren, txokoen inguruko azalpen bat jaso dugu, gainerako galderak erantzun ahal izateko. Azkenik, jarduerarekin amaitzeko, txokoen eta Proiektuetan oinarritutako metodologien arteko berdintasunak aurkitu ditugu, baina hori hurrengo mezuan azalduko dizuet.
Txokoetan oinarritutako metodologia gauzatu ahal izateko, haurrak taldetan banatzen dira, horietan gauza edo gai jakin batzuk landuz eta kooperazioa bultzatuz, metodologia ezberdinak erabiliz. Beste era batera esanda, txokoen antolamendua haurren garapena bultzatzeko metodologia kooperatibo eta parte hartzailea da; zeinetan haurrak taldetan banatzen diren gai edo ezagutza espezifikoak landuz. Honek haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen du eta bakoitzaren berezitasun eta zailtasunak azalarazten ditu; hauetan esku hartzeko aukera emanez.

Txokoen beste ezaugarri batzuen artean, haurren interes eta zalantzak kontuan hartzen direla aurki dezakegu, aurrez dituzten ezagutzetatik abiatzen direlarik. Gainera, ikaslearen inplikazio maila handiak metodologia dinamikoa bihurtzen du eta oso eraginkorra dela frogatu ahal izan da, mekanikoa bihurtzen ez den arte. Hona hemen txokoen antolakuntzak bete beharreko helburu nagusiak:
- Jolasaren bidez sormena bultzatzea.
- Askatasun eta autonomia pertsonala garatzea.
- Elkarbizitzako eta berdintasunezko giza- balioak bultzatzea.
- Jakin- mina eta esperimentaziorako ahalmena sustatzea.
Lan modularrerako behaketa egitera joan ginenean, metodologia mota hau ikusteko aukera izan genuen. Gela lau txokotan banatuta zegoen: jolas txokoa, etxe txokoa, margotegia eta lan txokoa. Bertan lan egiteko, irakasleak aurrez prestatzen zituen taldeak, 5-6 pertsonako taldeak, eta kurtso osoan ez ziren aldatzen. Horrela, egunean bi alditan erabiltzen zituzten txoko hauek; lehenengoa, jolastokira joan aurretik, eta bigarrena, berriz, bertatik itzuli ondoren. Saioak 45 minutu ingurukoak izaten ziren, nahiz eta denboralizazioa egoeraren arabera molda zezaketez, luzatuz zein laburtuz. Zirkulazioari dagokionean, makinistak aukeratzen zuen talde bakoitza zein txokotara joango zen, eta egunean bi txoko ezberdinetatik igarotzen ziren.
Materialari dagokionean, txoko bakoitzean material ezberdina zegoen, bertako ezaugarrietara moldatua. Jolas txokoan, puzzleak eta eraikuntzarako piezak ziren nagusi. Etxe txokoak, joku sinbolikoa eta rol ezberdinak lantzeko materialak zeuden, hala nola jostailuzko sukaldea, erratza, ohea, zapiak, autoak eta panpinak. Margotegi txokoan, marrazketarako materiala zen nagusi: rotulkiak, tamaina ezberdinetako paperak, tenperak, kaballetea eta marrazkiak zintzilikatu ahal izateko pintzak eta zeloa. Azkenik, lan txokoan, irakurketa eta idazkea lantzea zutenez helburu, jarduera fitxak, liburuak, ordenagailua, margoak, arkatzak eta borragomak.
Irakaslearen eginkizunekin jarraituz, ezberdina izan zen txokoaren arabera. Parte hartze aktiboagoa izan zuen lan txokoan eta jolas txokoan, bertan haurrek jardueretarako laguntza gehiago behar zutelako. Bestalde, margotegian eta etxe txokoan haurrek askatasun handiagoa zutenez jardueretarako, irakaslearen arte hartzea baxuagoa izan zen.

Honengatik guztiarengatik, metodologia hau haurren garapena osotasunean bultzatzeko oso aproposa dela deritzot eta haurrei elkarlanean jarduten erakusteko ere balio du; zeina gero eta garrantzitsuagoa den gaur egun. Gainera, haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen du eta taldean jarduten dutenez, ikasle bakoitzaren behar edo berezitasunak erraztasun handiagoz antzeman daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario